martes, 17 de noviembre de 2015

SARRERA


Euskal Pilotaren udaleku hauei 2015-2016 ko udan emango zaie hasiera, gauzak ongi badoaz, urtero egiteko helburuarekin:

Izen emateko epea: Uztailaren 2tik 30era.

Udalekuak: Abuztuaren 6tik 12ra eta 14tik 20ra.
Mugatutako plazak: 150 pertsona aste bakoitzean.

Udalekuen baldintzak:
·                     8-14 urte dituzten haurrentzat zuzendua.
·                     Ez da kontuan hartzen euskal pilotarekiko baduten ezagutzarik ala ez.
·                     Pertsona elbarrituak apuntatu daitezke.

·                     Beharrezko materiala: 

o                                                  Lo egiteko zakua.
o                                                  Kirola egiteko arropa egokia( zapatilak, kuloteak, txandala...).
o                                                  Aldatzeko barruko arropa.
o                                                  Aste baterako arropa kopurua. 
o                                                  Nezeserra( zepilloa, toailatxao, hortza garbitzeko pasta...).
o                                                  Bainujantzia.
o                                                  Mendiko botak.
o                                                  Bestelakoak. 

*Ohar garrantzitsua: Beharrezkoa da Osakidtzako Osasun txartela eramatea eta NAN-a (dutenek).

AUTOBUSAK:
Abuztuak 6 eta 14:
Donostiako autobus geltokian, goizeko 9:30etan.
Bilboko autobus geltokian, goizeko 8:45etan.
Gasteizko autobus geltokian, goizeko 9:00etan.
Iruñako autobus geltokian, goizeko 8:30etan.
Baionako atubos geltokian, goizeko 8:15etan.
Dudarik izan ezkero, kontusltatu hemen: http://www.pilotaudalekuak.com


3 comentarios:

  1. Aupa talde! Zuen blogari bistarazu bat eman ondoren, ondorengo ondorio ezberdinak ateratzeko gai izan naiz:
    1- Ebaluazio Irizpide Nagusiei dagokienez: Datuak jasotzeko informazio iturri ezberdinak erabili dituztela ikus dezaket; elkarrizketaren bat, artikulu bat, horrez gain, liburu bat ere bai. Honetaz gain, instalazioen zenbait argazki ere begi-bistan dauzkagu honako blog honetan, beraz informazio iturrien presentzia nabaria da. Honez gain, nahiz eta grafiko edo eskemarik ez erabili, testua ordenatuta dagoela nabari daiteke. Ikt tresnen erabilerari dagokionez, blogeko egileek gure eskura utzi dizkigute zenbait argazki, baina bideo baten presentzia falta zaiola iruditzen zait. Blogaren diseinuari dagokionez, nahiko argia dela esango nuke. Eduki desberdinak ordenatuta agertzen dira. Blog hau, denen artean egina dela ikus daiteke, parte-hartze lan bat izan dela alegia. Ortografia akats txikitxo batzuk izan arren, hizkuntzaren maila egokia delakoaren ustea daukat.
    2- Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez: Jardueren deskribapen baten presentzia nabaria da blog honetan, udalekuei buruzko sarreratxo bat egin baitute. Ez dute antolatzaile mota zehaztu, baina argi ikus daiteke, irabazi asmoak dituen erakunde bat dela, beraiek ezarritako prezioengatik. Eskura dituzten instalazioak aipatzen dituzte blogean, baita udalekuetan izena eman dezaketen pertsonen ezaugarriak. Helburuei dagokionez, nahiz eta ongi ez zehaztu, aipatzen dute, espezialitateen orrialdean, beraiek nahi dutena umeek espezialitate ezberdinei buruz zertxobait ikastea dela. Honetaz gain, programazioan, jarduera ezberdin batzuk ere zehazten dituzte. Diru sarreren kontu horri, garrantzia eman diote, eta ongi zehaztu dute zenbat ordaindu beharko duten udalekuko partaideek. Hau guztiaz gain, beraiekin harremanetan jartzeko telefono zenbaki ezberdinak ezarri dituzte jendearen esku. Hau ideia egokia izan daiteke edonolako kezkaren bat baldin badute udalekuetako partaide zein bere gurasoek. Esteka batzuen falta sumatu dut, baina orokorrean nahiko datu badaude gure esku. Erreferentziak ongi zehaztu dituzte.
    3- Kalifikazioari dagokionez, esandako guztia kontutan izanik, 8-koa ezarriko nieke.
    4- Ander Garin, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1.maila.

    ResponderBorrar
  2. Asko gustatu zait bai bloga,eta baita ere ideia. Informazio iturri asko eta egokiak iruditu zaizkit eta dena ondo zehaztuta dagoela uste dut. Argazkiak topatu ditut blogean, argazki onak baina ez dut inongo bideorik aurkitu, hori izan da falta zitzaiena. Bloga ulerterraza eta oso praktioa da.
    Jarri behar zuten guztia dagoela uste dut, dena nahiko ondo zehazturik dago eta beraiekin kontaktatzeko leku bat ere aurkitu dut.
    Nire kalifikazioa : 9
    Iker Lasquibar Hernandez, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak 1.maila

    ResponderBorrar
  3. 1. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokionez, blogaren aurkezpena egokia da, erraz aurkitzen dira gauzak. Bloga osatzeko informazio iturri desberdinetatik atera dute informazioa ( elakarrizketaren bat, artikuu bat eta liburu bat). Instalazioen zenbait argazki daude zeinek bloga ikusgarriagoa egiten dute eta dinamikoagoa. Nahiz eta arlo batzuetan informazio gutxi egon, oso ordenatua dago testua eta erraza egiten da lehenengo irakurketan dena ulertzea. Kolaborazioa nabari da. Hizkuntzari dagokionez, akats gutxi batzuk daude, hala ere, hizkuntzaren maila egokia dela ikusten da.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzei dagokionez, pilota jardueren deskribapena falta da blog honetan. Baita ere kontaktuak zehaztu gabe daude, ez baitute antolatzaile mota zehaztu. Ez dago oso argi zein den udalekuen helburua. Partehartzaileen ezaugarriak ez daude zehaztuta, edozein haurrek parte har dezaketela ulertzen dut baina agian txanda berean adina desberdinetako haurrak egotea ideia ona ez dela pentsatzen dut, indarra eta abarrak ez dira berdinak izango. Helburu nagusia finkatuta dago (umeek espzeialitate ezberdinak ikastea). Diru sarreren kontuei buruz, ongi zehaztu dute zenbat ordaindu beharko duten udalekuko partaideek baina ez dute apiatu udalekuak antolatzeko beharko dituzten gastuak. Udalekua eragargarria delakoan nago, pilotaren barnean espezialidade desberdinak landuko direlako.

    3. Kalifikazioari dagokionez, lan ona egin dutela esango nuke eta esandako guztia kontuan hartuz 7,5koa jarriko nieke.

    4. Andrea Gandiaga Urgell, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.

    ResponderBorrar