INSTALAZIOAK



Gure pilota udalekuen egoitza Askizuko(Getaria) pilotalekua izango da. Bertan ageri den irudia Askizun dagoen "Getariako Aterpetxea" izena duen aterpetxea da.

askizu01
 Askizuko pilotalekua.





Euskal pilotako beste espezialitate batzuk praktikatzeko irteerak egingo ditugu, adibidez irudian ageri zaigun Iurako "Ametsa" trinketera.



Plaza librea.



Hementxe duzue Zarauzko igerilekuaren argazki eder bat. Bertan, gure ikasleek zenbait ekintza eta uretako jolasak ezagutzeko eta disfrutatzeko aukera izango dute.



Getariako portuaren ikuspegi zoragarria.

Getariako hondartza.

(argazkiak: Google images)

1 comentario:

  1. 1) Ebaluazio Irizpideak: Erreferentzien arabera informazio iturri desberdinak erabili dituzte: Web orriak, artikuluak eta liburu bat. Sakontasunez garatu dituzte edukiak, eta esteken bidez informazioa ongi gaineratu dute. Argazki oso interesgarriak erabili dituzte, eta horrek aberastasun izugarria eman dio informazioari. Hala ere bideorik ez dut aurkitu.
    Ikt-ak ongi erabili dituzte. Irizpideak ongi sailkatuta daude, eta informazioa ulertzeko erraza eta interesgarria iruditu zait. Hizkuntzaren egokitasunari eta aberastasunari dagokionez akats ortografiko batzuk aurkitu ditut, baina orokorrean esan daiteke lan aberats eta egokia dela.
    2) Irizpide zehatzak: Lehenengo atalean sarrera egokia egin dute, datu asko zehaztuz: Tokia, datak, eraman beharreko materiala, autobus zerbituak…
    Instalazioen atala oso ongi landuta dago, argazki askorekin eta informazio zehatzarekin. Eguneroko plangintza oso ongi azalduta dago, nahiz eta giza baliabiderik aipatu ez duten (begiraleak, arduradunak…). Historiaren atal interesgarria egin dute. Baliabide materialak ahaztu egin dituzte. Euskal pilotako espezialidadeak egoki azaldu dituzte, bakoitzaren desberdintasunak aipatuz.
    Bukatzeko, esan beharra daukat kontaktua, eta batez ere prezioaren esteka oso ongi landu dituztela. Prezioak modu argi batean adierazten dira, eta arazorik egonez gero, beraiekin kontaktuan jartzeko aukerak zabalak dira. Lehen aipatu bezala informazio iturri desberdinak erabili dituzte erreferentzietan, eta horrek argi erakusten du blogaren aberastasuna.

    Kalifikazioa: 9.
    Aritz Castro , Jarduera fisikoari eta kirolari aplikaturiko zientziak 1. Maila.

    ResponderBorrar