ERREFERENTZIAK

Udalekuak antolatzen esperientzia duten gazte batzuekin hitz egin dugu. Batetik, Zuhatzan 4 urtez udaran umeekin lanean ibili Unai izeneko lezotar gazte batekin hitz egin dugu. Honek umeak nola zaindu eta nola uneoro entretenituta edukitzeko hainbat aholku eman dizkigu:

-GU: Aupa Unai!
-Unai: Egun on!
-GU: Zer moduz dena?
-Unai: Dena ongi, eskerrikasko.
-GU. Ez dakit jakingo duzun baina euskal pelota gure herrialdean gehiago zabal dadin, udaleku batzuk antolatzen ari gara. Uda honetan izango da lehenengo edizioa eta berriak garenez kontu honetan zu bezalako pertsona bati parebat galdera egitea erabaki dugu udalekuen inguruan. Ongi iruditzen?
-Unai: Ze ederto! Asko pozten nau berri honek. Indar gutxi duten kirolei buruzko ekitaldi edo udaleku batzuk egitea oso interesgarria izan daiteke. Ba arazorik gabe erantzungo dizuet galderei, beraz aurrera!
-GU: Ederto! Bi galderak umeen inguruan izango dira. Udalekuak 8-14 urte ingurukoentzat egiteko asmo dugunez, zer egin beharko genuke haur guzti hauek gure ekintzetan gustora sentitzeko eta parte hartzeko?
-Unai: Lehenik eta behin, zuen ustez denentzat dibertigarri izan daitekeen ariketa bat prestatu, denek arazorik gabe jolas dezaten. Ondoren, ikasle guztietan arreta jarri, inor baztertua ez sentitzeko eta azkenik, taldezka egin beharreko jolasak asmatu, guztiak ezagutzeko eta arazorik gabe elkar komunikatzeko.
-GU: Ongi da! Eta bigarrena. Gauetan, haur jakin batek arazoak baditu lo egiteko, zein izango litzateke arazo horrekiko soluzioa?
-Unai: Monitoreekin edo monitore jakin batekin lo egin nahi duen galdetu eta ezezkoa bada, bere gurasoei dei bat egiten utzi, lasaiago sentitu dadin.
-GU: Bikain! Eskerrikasko Unai, amaitu dugu eta zure erantzunak kontuan izango ditugu gure lehen udaleku hauetan. Besarkada bat!
-Unai: Eskerrikasko zuei inbitazioagatik! Hurrengora arte!

Artikuluakhttp://www.bizkaiapilota.com/es/component/k2/itemlist/tag/pelota%20vasca / https://pelotavascaenmadrid.wordpress.com/las-raquetistas/

Gai honi loturiko liburu baten titulua: "EL GRAN LIBRO DE LA PELOTA".

Web orriakmuseodeljuego.org /  http://www.pelota-manoremonte.com / http://www.euskalpuzzle.com/euskalpuzzle/4665350/puzzle-euskal-pilota.html


*Historia atala, kontsulta: 2015-11-15. https://eu.wikipedia.org/wiki/Pilota


No hay comentarios.:

Publicar un comentario