HISTORIA



Sorburua:

Historian, hainbat eta hainbat zibilizazioak izan dituzte pilota jokoak. Hasieran mugatutako zelai edo soroetan aritzen zen denbora pasan, deman eta lehian. Batez ere joko zuzenak jolasten hasi ziren, lurrean mugak markatuz eta eskuz eginez.

Erdialdeko Amerikan, Ekialde Hurbilean eta Mendebaldeko Europan duela mende asko jokatu izana da. Erromatarrek, pila deitzen zioten, baina denboraren poderioz jokoa paume ("ahur") deitzera pasa zen. Joko de paume honetara herrietako plazetan zein elizetako hormetan jokatzen hasi zen, eskuz. Geroago, burgesen eraginarekin, tresnak eta eskularruak erabiltzen hasi ziren.

Lehenengo garaietako hilarrietan grabatuak egiten zituzten, horregatik dakigu garai hartako pilotariak omen handia zutela gure gizartean.

Ikusi dugun bezala munduko leku askotan jokatzen zen pilotara, baina galtzen joan da. Hala ere, Euskal Herrian desberdina izan zen, beste gauza batzuetan bezala ere, hemen pilotako jokua mantendu egin zen, gaur egun arte.

Bestalde, denboraren poderioz "joku" hau "kiroltzen" joan zen. 1900. urtean Pariseko JJOO-tan presente egon zen. Gaur egun ikusi dezakegu "joku" honen kutsua, alegia.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario