EP-ko ESPEZIALITATEAK

Udaleku hauetan gure ikasleek euskal pelotaren espezialitate gehienen berri izatea gustatuko litzaiguke eta hori betetzeko landu egingo ditugu, nola jokatzen den azalduz. Hauek izango dira gure udalekuen lehenengo edizioan agertuko diren jokamoldeetako espezialitateak:

  •  Eskuz banaka eta binaka frontoi motzean eta trinketean (espezialitate hau izango da gehien landuko dena, haurrek gehien ezagutzen dutena delako).
  • Trinketean xareari zuzendutako saioa izango dugu arratsalde batean. 
  • Gure ikasleek Plaza Librean pasako dute denbora librea. Tartetxo batzuetan Plaza Libreari buruz hizketaldi batzuk ematen saiatuko gara.
  • Xisterako jokamoldean bi espezialitate erakutsiko eta landuko dira: zesta punta banaka zein binaka eta joko garbia binaka, biak frontoi motzean. Joko garbia hiruanaka denbora libreko tarte batean erakusten saiatuko gara Plaza librean.
  • Pala-paletako jokamoldean landuko diren espezialitateaka: gomazko paleta banaka eta binaka frontoi motzean(gehien landuko dena). Pala zabala edo argentinarra trinketean. 
  • Orain artekoak joko ez-zuzenak dira eta joko zuzenetan bakarra erakutsiko da: boteluzea. Denbora librean izango da eta plaza librean arituko gara, noski.

1 comentario:

  1. 1.Ebaluazio irizpide nagusiak. Pilota udalekuen inguruan sortutako blog hau ondo egituratua dagoela ematen du lehenengo begiradatxo batean. Honetan aurkezpenaren argitasuna nabaria da,testua ordenatua dago eta zehaztasunez idatzia, erakargarria da eta ez du ortagrafia akatsik. Bloga erabiltzen oso erraza dela usted dut, atal desberdinak ondo banatu dituztelako proposatzen duten pilota udalekuen azalpenerako. Gainera, datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte: udalekuen inguruan esperientzia duen jendearekin batu dira, artikulu pare baten erabilera, zenbait web-orrien kontsulta… Hala ere, proposatzen dituzten jarduerak eta ekintzen inguruan idea bat izateko, zenbait bideo eta argazki falta dira, nire ustetan interesgarriak eta lagungarriak direlako informazioa beste era batean aurkezteko.
    2.Ebaluazio irizpide zehatzak. Proposatutako jardueren azalpena ageri da sortutako eguneroko plangintza batean, baita jarduera honetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak(adina, euskal pilotaren ezagutza..).Zer erakunde mota diren, ordea, ez da agertzen, baina prezioen inguruan bloglean ataltxo bat dagoenez, irabazi asmoa dagoela suposatzen dut. Horrez gain, udalekuetarako eskura dituzten instalazioak agertzen dira (Getariako aterpetxea, Askizuko pilotalekua..),eta jarduera motak eta kopurua zehazten da,(eskuz banaka eta binaka,xisterak, pala-paletako jokalmoldeak, boteluzea..). Honi guztiari kontrajarriz, material baliabideak falta dira, udaleku hauekin duten helburuaren azalpena ez da agertzen eta jarduerak proposatzen dituzte baina ariketa horien azalpen zehatza edo adibideren bat faltan botatzen dut, gutxienez bideoren bat, ariketa mota horren inguruan ideia txiki bat edukitzeko eta erabiltzaileak erakarri ahal izateko.
    Blogaren nota: 7.
    Jon Ander Aguinaco Anuncibay, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzien fakultateko ikaslea. 1.Maila.

    ResponderBorrar